XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Donean agertuten dira emakume batzuk Jerusalengo Alabak diralata; lau edo zortzi gizon Erromako gudarien antzera jantzirik; beste bat, errian danik onena al bada, Jesusen gisara kurutze astun bat sorbaldan daroiala; beste bat Zirineo laguntzaria legez kurutzeari eutsika, ta eztakit nik zenbat olango Kristoren Eruankisuneko gogoragarri biziak.

Guztiz egoki jantzi ta apainduak ibilten dira gaurko Ikasle, Gudari, Beronika, Zirineo ta osterantzekoak, orretarako norbaitek iasa ta itxura onean egiñiko soñekoak daukiez orain da; baña ez nik diñotan urtean.

Orduan Jesusen Ikasleak ¡alkondara ta gona zuri almidoi ta burdin beroagaz gogortu ta leunduak jasten zituen soñean! Buruan barriz oraingo Eliz-Artzain edo Obispoak eliz-jaietan erabilli oi daben antzeko txapela eruatebien, ¡paper zuriagaz egiña!, oial-estu edo zinta gorriakaz apaindurikoa Eguen Donean, da oialtxu baltzagaz Bariakuan....

Au irakurtean, barre egin daike nire irakurleren batek, baña ezeban Arranondon iñok barrerik egiten.

Estarririk oneneko Apostoluak, euskerazko liburu bat eskuan ebala,
Jesukristori kendu ezkero
Pekatuakiñ bizitza,
Baldiñ ezpadot negar egiten
Arrizkoa dot biotza
.